miércoles, 25 de mayo de 2011

Maiatza eta Ekainan zine herrikoia!

Azterketa garai hauetako aste luze eta gogor hauek akautu ta gero, ortziraletan herriko gaztik zerbait desberdina egiteko alternatiba ttiki bat, zine herrikoia!! Maiatzan pelikula bat jarriko dugu eta Ekainan bertze bat! Maiatzakua "Trainspotting" izanen da (drogei buruzko pelikula) gazteria ukitzen dun gai bat dudarik gabe. Eta Ekainakoa "En el nombre del hijo" (Ipar Irlandako gatazka politikoaren baitan 1981an izandako gose grebari buruz), izan ere, Maiatzan bete dire 30 urte Bobby Sands IRA-ko preso politikoa zendu zenetik.

Maiatzak 27 Ortzirala Koxkillan 22:00tan: "Trainspotting"


Renton eskoziako gazte heroinazale bat da, beraien mundu partikularra sortu duten bere lagunak bezalakoxea. Taldearen barruan alkoholiko psikopata den mutil bortiz bat, drogatikto etsitu bat, Sean Conneryren ezagutza entziklopedikoak dituen andrezale bat eta ibilaldiak gustatzen zaizkion eta Iggy Pop-en jarraitzailea den bat dauzka laguntzat.


Eta Ekainean "En el nombre del hijo"





ANIMATU!!

1 comentario: