domingo, 1 de enero de 2012

Truke azoka

Lesakako gazteok truke azoka antolatu genun Abenduaren 29 eta 30 bitartez plazako kioskun.

Azoka hau bi helburu nagusirekin antolatu zen: Sistema kapitalista honek bultzaturiko kontsumismo bortitzari aurre egitea eta bertzetik lesakako gazteok gure ekintza edo jarduerak non egin ezin ditugula salatzea.

Erran behar da biak lortu zirela, izan ere plazako kioskoa gazteok ekarritako arropaz beterik egon zen eta bertzetik argi geratu zen bertze behin herri hontan gazteok dugun gaztetxearen beharra.

AMETSARI TIRA TA TIRA GAZTETXEA HERRIRA!

2 comentarios:

  1. Aupa LEGA !
    Hendaitz gara, Hendaiako gazte kontrainformazio taldea. Guk ere badugu bloga, http://hendaitz.blogspot.com nahizta oraindik ez dugun gauza aunitzik jarri, biño bueno, jakin dezazuen.
    Galdera bat : nola sortzen dira loturak blogen artean ?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Hendaitz!! bale ederki, milesker zuen informazioagatik! ez dakit, jakiten badut sortuko dut lotura bat biyen artin! benga gaztik ongi segi!

      Eliminar