martes, 10 de abril de 2012

GAZTE EGUNA APIRILAK 14AN!

Lesakako gaztik ez dugu atsedenik hartzen  eta joan den laruntin Gazte Martxa izan bagenun herrin, larunbat hontan, Apirilak 14, Gazte Eguna ospatuko dugu, urtez urte, herriko gaztik antolatuz eta elkarlanean arituz aintzinera ateratzen dugun eguna.

Urteroko modun, gaztik kalik hartu eta herria aldarrikapen eta besta giroz betetzea da helburua, kalea baita lekurik onena aldarrikapen eta beharrak borrokatzeko.

Horregatik aurten ere, ahal bezain egitarau zabala osatzen saiatu gara:

- 9:00tan TXUPINAZUA ETA DIANA KALEJIRA

- 10:30tan GOSARIA ETA HASIERA EKITALDIA

- 11:30tan MURAL MARGOKETA ETA PAELLA TXAPELKETA

- 14:00tan EPAILEEN PAELLA DASTATZEA

- 14:30tan BAZKARIA

- 17:00tan JOKUK

- 19:30tan POTEOA (Debako elektrotxarangarekin)

- 23:30tan KONTZERTUK

                 - LA PULQUERIA
                 - 3GABE2
                 -GLAUKOMA SOUND SYSTEM
                 -DJ BULL

Gazteri aktibo baten aldeko apustua eginez Lesakako gazteriari eta Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorri nahi duen orori, dei egiten diogu datorren larunbatin Lesakako kaleetara ateri eta besta giroz gozatzeko, geldirik dagoen gazteriak ez baitu herri hau aintzinera eramango.

GAZTIK GELDIRIK HERRIA HILIK!! MUGI HADI GAZTE!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario