lunes, 12 de septiembre de 2011

Ametsari tira ta tira gaztetxea herrira!

 Lesakako gazteok urteetan zehar izan dugun arazoaren berri eman nahi dizuegu, hasteko leku fisiko ezak aunitz mugatzen gaitu, bai bileretan, zein antolatzeko ditugun ekintzak antzinera eramateko orduan ere. Izan ere, herriko elkarte eta ostatuek eskaintzen dizkiguten tokien edo eguraldiaren menpe aritzen baikara beti. Uda honetan zehar adibidez, plazako kioskoan egin behar izan ditugu bilerak.
Bertzalde, gaztetxe bat edukitzeak herriko kuadrila eta adin ezberdinetako jendearen arteko harremana sendotzeko aukera ematen du baita bertze herritako gazteak ezagutzekoa ere.
Gainera, gaztetxearen bidez sormena garatzeaz gain, bertze aisialdi eremu bat eskeini nahi genuke, herritik urrundu gabe, eta aisialdi komertzialari uko eginez.
Azkenik, gazteriaren alferkeria salatzea horren erreza den gizarte honetan, eztabaida, hitzaldi, tailer, ikastaro, formakuntza… bidez gaztetxean iritzi kritikoa bultzatzen ahal dugula uste dugu.
Horregatik gazteentzat ez ezik, gaztetxeak alde onak herri guztiarentzat dituela iruditzen zaigu. Izan ere, adin guztientzako jendeari bideratutako ekintzak eskainiko dituen gune irekia izateaz gain, herriari bizia emanen dion lekua lortu nahi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario