domingo, 16 de octubre de 2011

Inposaturiko besta egun arrotzik ez!


Urtero bezela Urriaren 12an Lesakako gaztik ez genun deus ospatu
Egun hau “dia de la hispanidad” eta “virgen de la pilar”-en eguna da, eta hori ospatzeko España mailan besta eguna da. Guk ordea, ez dugu ospatzeko arrazoirik ikusten.
Lehenik eta behin, Hispanidade eguna Amerikaren “aurkikuntza” ospatzeko eguntzat izendatu zen 1929an. Ezagunak dira “aurkikuntza” honetan Hego-ameriketako herrialde desberdinetan jasan behar izan zituzten tratu eta esplotazioak. Hortaz gain, egun honekin, bi kontinenteetako herrialdeak España zirela adierazi nahi zuten, horrekin batera, nazio izaera bermatu nahian.
Bigarrenik, “Pilar-eko amabirginia” guardia zibil eta Españako patroitzat hartzen da.
Hori dela eta, hasieran erran bezala, ez dugu egun hau ospatzeko arrrazoirik ikusten eta beraz, lan egun arruntzat hartzeko deia luzatu izan dugu beti. Honen arira, hainbat lantoki zein ikastetxetan besta  eguna mantentzen denez, herri eskolak antolatu genituen nahi zuenak parte har zezan. Bertan, talo tailerra eta krisiari buruz hitzaldi-eztabaida bat egon ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario